52. Udako ikastaroak 2024. 'Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak'.
Kakorratzez egindako Eguberri pinua. Garaguneko eta jostun taldeko kideekin.
Udako kimaketa sagastietan. Aitor Etxeandia irakaslearekin. Euskaraz.
19:00. Elkargune bat sortu da herrian, herri txiki batean bollera, bisexuala, homosexuala, trans, maritxua, asexuala, intersex edo queer-a izatea bakoitzak nola bizi duen partekatzeko. Elkarrekin pentsatzea herriari zer transmititu nahi zaion. 16:00-19:00. 'Zarata' erakusketa izango da kultur etxean. Proiektu honek LGTBIQ+ kolektiboaren inguruan kontzientzia sortzea du helburu eta 40 minutuko ibilbidean zehar kolektiboaren parte izan diren hamar euskal artisten ahotsak entzungo dira.
'Gora ezberdintasuna' ipuin kontaketa eta 'Dibertsitatearen trena' arte dinamika Kuir. taldearen eskutik. Haurrekin dibertsitatea lantzeko bi orduko tailerra, haurrek uler dezaten denok berdinak garela desberdinak izanda.
Tolosaldeko Itaiak indarkeria matxistaren inguruko diagnostiko saioa antolatu du.
'Konpost indibidualaren tailerra'. Baratzeetako hondar organikoak indibidualki konpostatu nahi izanez gero nola egin behar den erakutsiko dute.
Landa Garapen Plan Berria diseinatzeko prozesuaren barruan, lehen sektorea eta elikadura gaitzat hartuta, Tolomendik antolatutako girotze saioa, udaletxeko erabilera anitzeko gela.
Tolosaldeko Landa Komunitateen Garapenerako Programaren lanketa burutzea du helburu aurten Tolomendi Tolosaldeko Landa Garapen Elkarteak. Aritz Ganboa Nafarroako Sakanako bailaratik, eta Iker Elosegi Iparraldeko Euskal Herriko Laborantza Ganbaratik izango dira, elikadura-burujabetzaz eta lehen sektorearen etorkizuneko erronkez hitz egingo dute.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
Aurrez aurrekoa. 'Ofimatika tresnak, LibreOffice'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.
Kultur etxeko tailerretan egindako lanen erakusketa. Pintura, zeramika, ehoziri, argazki eta eskulanen tailerretan egindako 200 lan bilduko dira.
Iñaki Artolak ekainaren 28an Alegiako frontoian jokatuko duen partidarako sarreren aurre-salmenta, Inaxio Begiristain kultur etxean.