Haurren eguna. 11:00. Haurren txupinazoa. 11:30. Herriko haurrentzat jolas eta lehiaketak. Marrazkiak, xakea, krosa. 12:30. Puzgarriak. 14:30. Haurren bazkaria. 15:30-17:30. Puzgarriak. 18:00. Lagunarteko herri kirol lehia. 20:00. Txupinazoa eta sorginaren jaitsiera. Kalejira buruhandi, erraldoi eta herriko txistulariekin. 21:00. Herri afaria. Ondoren. Laskotxarangarekin dantza. Jarraian. DJ Gometxa.
Ikastolako kanpo espazioa edo patioa elkarrekin diseinatu eta erabiltzeko prozesua abiatu zen udazkenean. Orain, prozesuaren emaitzen berri herritarrei zabaltzeko saioa antolatu dute.
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak bilera irekia eskainiko du, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko.
Lizardik antolatuta. Iñar Sastre musikaria, Kirmen Uribe idazlea eta Olatz Prat abeslaria, baita aurkezle lanetan ere.
20:00. Euskal Herria plazan. Noa & The Hell Drinkers (Euskal Herria). Donostiar banda blues klasiko eta garaikidearen egiten duen nahasketagatik da ezaguna. Polonian ospatu berri den European Blues Challenge leihaketan lehen postua lortu ondoren, inoiz baino gogotsuago daude munduan zehar ibiltzeko Thunder Tour 2022 bira frenetikoaren ostean.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.
Kultur etxeko tailerretan egindako lanen erakusketa. Pintura, zeramika, ehoziri, argazki eta eskulanen tailerretan egindako 200 lan bilduko dira.
'Motxila ibiltaria' erakusketa.
Kultur etxeko kultur lantegietako ikasturteko lanen erakusketa. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
Areto futboleko San Joan txapelketa, Kirolagunak elkarteak antolatuta.
Aurrez aurrekoa. 'Facebook. Kontaktatu lagun eta senideekin'. 8 ordu. Gaztelaniaz.
'Birziklapen, joskintza eta 3D inpresora'. Plastikoa birziklatuz eta teknika desberdinak erabiliz bakoitzak bere kartera egingo du. 9 urtetik gorakoentzat.
Iñaki Artolak ekainaren 28an Alegiako frontoian jokatuko duen partidarako sarreren aurre-salmenta, Inaxio Begiristain kultur etxean.