2019/03/30 11:30/12:30

Bisita gidatu antzeztuak helduentzat

Bisita gidatu antzeztuak helduentzat
Topic, Tolosa

Familiei begirako bisita gidatu antzeztuen arrakasta ikusirik, ikasturte honetan helduentzako bisita gidatu antzeztuak antolatu ditu Topic zentroak.

Bisitak hilean behin izango dira, larunbatetan, 11:30ean euskaraz, eta 12:30ean gazteleraz. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak.

Izena emateko, aurrez eman behar da: 943 65 04 14 edo cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du, gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7€.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!