10:00. Herritarren arteko frontenis txapelketa. 17:00. Ume jolasak eta txokolatea. 20:30. Sardina jatea eta udalaren kontura sagardoa. 22:30. Oinargi taldea eta herriko dantzarien emanaldia. Ondoren. Disko festa lokalean.
Kuadrilla Eguna. 11:00. Herriko haurren futbito txapelketa, eskolan. Ondoren. Zumba saioa. 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria. Bazkalostean. Andoni Ollokiegiren emanaldia. 19:30. Elektrotxufla elektrotxarangaren emanaldia, plazan. 22:30. Suzko zezena. 23:00. Erromeria, Gabezin taldearekin.
Tolosaldeko Landa Komunitateen Garapenerako Programaren lanketa burutzea du helburu aurten Tolomendi Tolosaldeko Landa Garapen Elkarteak. Landa komunitateak, zaintza eta jarduera ekonomiko berriak hizketa-gai hartuta ariko dira Jaime Izquierdo asturiarra eta Raul Pilar Garces, Olloko Gure Sustraiak kooperatibako kidea.
Odola emateko hitzordua. Egunean bertan hitzordua hartu beharko dute goizez 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta.
17:30. II. Frontenis Txapelketa. 20:00. Txupinazoa elkartetik. 21:30. Mus txapelketa.
Herribizigune herri kooperatibaren batzarra. Unearen egoera azaldu eta batzarrera gerturatuko diren bazkideei giltza bana eman ondoren, topagunea erabiltzeko irizpideak zehaztuko dituzte. Hemendik aurrera, elikadura gune iraunkorra izango da topagunea.
Harrotasun eguna. 'Hamaika kolore' ipuin kontaketa. LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, 'Hamaika kolore' ikuskizuna eskainiko du Sorgina Pirulinak, Berdura plazan. 4-10 urteko haurrentzat aproposa da emanaldia. Sarrera doan.
19:00. Gipuzkoa plazan. Martín Burguez (Katalunia). Martín Burguez & His Rhythm Combok Rhythm & Blueseko klasikoak eta 40ko eta 50eko hamarkadetako musikaren eragin handia duten abesti originalak berpizten dituen show berria aurkeztuko dute. 23:00. Txurrerian. Txell Sust Band (Katalunia). Alejandro Sanzen korista gisa esperientzia duen ahots zoragarriarekin, swing, jazz eta blues nahasketa eskaintzen du abeslariak.
Azken ostirala izanik, elkarretaratzea plazan, Aitor eta Jonen eskubideen alde.
'Kanpora sartzen'. Seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen diren kontuak azaleratzen ditu antzezlanak.
'Zghedapena' Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, lanen proiekzioa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.
Kultur etxeko tailerretan egindako lanen erakusketa. Pintura, zeramika, ehoziri, argazki eta eskulanen tailerretan egindako 200 lan bilduko dira.
'Motxila ibiltaria' erakusketa.
Kultur etxeko kultur lantegietako ikasturteko lanen erakusketa. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
Areto futboleko San Joan txapelketa, Kirolagunak elkarteak antolatuta.
Aurrez aurrekoa. 'Facebook. Kontaktatu lagun eta senideekin'. 8 ordu. Gaztelaniaz.