10:00. Ikasturte amaierako emanaldia eta seigarren mailakoei agurra, J.A. Muñagorri eskolan. Jarraian. Hamaiketakoa guraso elkartearen eskutik, buruhandi, zezen eta musikaz lagundurik. Ondoren. Aparkaleku azpian bazkaltzeko aukera egongo da. 17:00. Gimnasia erritmikoko ikuskizuna eta judoko erakustaldia.
TXUPINAZO EGUNA 10:30. San Frantzisko elizan. Jubilatuen meza. 11:30. V. Helduen Egunaren hasiera Iturriza, Harizpe eta Beti Gazteak elkarteek antolatuta. Emeterio Arrese kalean (Harizpe elkarte kanpoan). Ondoren. Kalejira. 14:00. Zerkausian, Helduen bazkaria eta dantzaldia. 17:00. Gernikako Arbola Lorategitik, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera. 18:00. Plaza Zaharran, txupinazoa udaletxeko balkoitik. Segidan, Iraunkorrak txaranga, kalez kale. 20:30. Plaza Berrian, Peachy Joke taldearen kontzertua. 22:00. Plaza Zaharrean eta Nafarroako Zubian, Zezen suzkoa. 23:00. Plaza Berrian, Nøgen taldearen kontzertua.
Zizurkilgo eskolaren izen aldaketa prozesuari amaiera emateko ekitalditxoa egingo dute eskolako azken egunean. San Millan eskola, aurrerantzean Mendigain izango da.
14:30. Bertso bazkaria Ñañarrin, Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. 21:00. Zagi ardoa. Ondoren. Trikidantz erromeria eta DJ Naza.
Amillubi proiektuaren aurkezpena. Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatutako proiektua, herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten. Herriko plazan aurkeztuko dute, eguraldi txarra eginez gero kultur etxean izango da.
Garigabeak, The Konbix, Garena eta Diversity taldeak (Isidro Larrañaga eskolako taldeak.
Gazteluko zine forumaren denboraldiko azken saioa. 'Bidasoa 2018-2023'.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
Jose Mari Razkinen 'Itzalaren goraipamena' argazki erakusketa. Japoniarrek itzaletan topatzen omen dute edertasunaren muina. Joxe Mari Razkinek ere bai. Itzal-argiz betetako zuri-beltzeko argazkiak jarri ditu erakusgai. Wabi-Sabi ikuspegi estetikoan akastun, osatugabeak eta aldakorrak diren elementuen edertasuna kontutan hartzen da. Erakusketa honetan platano azala, arrosa zimeldua, tipul azala edo piper zimurtua ikuspegi horren adibide garbiak dira.
Kultur etxeko tailerretan egindako lanen erakusketa. Pintura, zeramika, ehoziri, argazki eta eskulanen tailerretan egindako 200 lan bilduko dira.
'Motxila ibiltaria' erakusketa.
Kultur etxeko kultur lantegietako ikasturteko lanen erakusketa. 09:00-14:00. Astelehenetik ostiralera. 09:00-16:00. Asteazkenetan.
Aurrez aurrekoa. 'Canva ikasi diseinatzen'. 6 ordu. Euskaraz.
Aurrez aurrekoa. 'Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Iñaki Artolak ekainaren 28an Alegiako frontoian jokatuko duen partidarako sarreren aurre-salmenta, Inaxio Begiristain kultur etxean.