Antxon Elosegi hil da

Ataria 2024ko ekainaren 8a

Antxon Elosegi tolosarra hil da 92 urte zituela. Tolosako kultura arloan oso ezaguna zen, besteak beste, Tolosako Ekinbide Etxearen sorreran hartu zuen parte eta eskulturek herrian lekua izan dezaten lan handia egin zuen.

Tolosako pertsonaia ezagun horietakoa zen Antxon Elosegi. Enpresaria izateagatik, kultur munduan aritzeagatik, zezenketetan murgilduta egoteagatik, Ekinbide Etxearen sortzaile eta lehenengo lehendakaria izateagatik… Tolosan bertan hainbatetan nabarmendu da egindako ekarpena; besteak beste, 2019an herriaren alde hainbat esparrutan egindako lanarengatik omendu zuen Tolosako Udalak, Aranburu jauregian Gaur eta hemengo eskultoreak erakusketaren inaugurazioan artisten eskutik omenaldia jaso zuen Tolosan eskultura zabaldu eta ezagutarazteko egindako lanarengatik, 2021ean Joxemari Iturralde idazleak Antxon Elosegui: desgranando una vida izeneko liburua argitaratu zuen eta pasa den urtean inauterietako Kabi Alai kuttun izendapena jaso zuen eta inauteriak abiatzeko aukera izan zuen pregoiaren osteko txupina botata.

Hileta elizkizuna gaur zortzi izango da, ekainaren 15ean, Tolosako Santa Maria parrokia elizan 19:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!