"Batzuetan normaltasunetik atera behar dugu normaltasuna zer den jakiteko"

Jon Miranda Labaien 2021eko urtarrilaren 26a

Karlos Zabalak argitaratu duen 'C'est la vie' esaten dute zaharrek eleberriaren berri eman digu Letren Errepublikan.

Anton Pla da Zabalaren nobelan agertzen den protagonista; berrogeitaka urteko gizon hondarribiar arrunta da eta atzeraka ibiltzen hasiko da goiz batean. Liburuaren sorkuntza prozesuari buruz hitz egin digu idazle irundarrak.

Horrekin batera, Xibarit argitaletxeak kaleratu duen Hugo eta harri esferikoa liburuaz aritu gara. Karlos Linazasorok ondu du ipuina eta Elena Arresek egin ditu ilustrazioak. Iruran kokatutako kontakizuna da eta bertako udaletxean egindako aurkezpen ekitaldian jasotakoak bildu ditugu.

Horrekin batera, Nabarralde fundazioko zuzendari den Angel Rekalde tolosarrak Foixeko Katalina liburu ilustratuaz hitz egin digu. Berak osatu du gidoia eta Ainara Azpiazu Axpi-k egin ditu ilustrazioak. Nafarroako erreginaren bizitzako pasarte batean oinarrituta atera dute liburu grafikoa Nabarralden.

Gaur Ene baitan bizi da liburua gomendatu digu Edurne Ayuso Alkizako liburuzainak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!