Alegiako udal liburutegiak herriko eskolarekin elkarlanean martxan jarritako audio-liburuen ekimena ezagutu dugu irratsaioan eta gurera gerturatu da Joxan Oiz Tolosan bizi den idazle donostiarra, bere azkenengo nobela, 'Amazurtza', aurkeztera.
Hilabete honetako irratsaioan Joxemari Iturralde Uria idazlea elkarrizketatu dugu. Solasaldian tolosarrak bere ibilbideari errepasoa eman dio.
Letren Errepublika irratsaioan Itziar Otegiren 'Ezer ez dago utzi nuen lekuan' liburua aztertu dugu egilearekin berarekin. Bide batez, Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian martxan jarri duten haur irakurketa klubaz hitz egin dugu Ainhoa Sukia liburuzainarekin, eta, aldi berean, Geuretik Sortuak bekarekin narrazio bat sortzeko Amasa-Villabonan egonaldia egiten ari den Maitane Nerekan elkarrizketatu dugu.
Letren Errepublika saio honetan 80ko hamarkadara bidaiatuko dugu, garai hartako Bilboko hegoaldeko hiri industrial batera. Bertan kokatu du Goio Ramosek helduentzako bere lehen nobela 'London Calling', Zubikarai saria eskuratu ondoren idatzi duena. Musikak ardazten du liburua. Hilabete honetako saioan izango dugu Ramos lan honen inguruan hitz egiteko.
Irratsaio honetan, besteak beste, Karmele Mitxelenarekin hitz egin dugu. Kaleratu berri du bere lehenengo nobela, Zubikarai saria eskuratu eta gero: 'Zoriona, edo antzeko zerbait'.
Denboraldiko bigarren saioan Sormenaren Kabia bekari esker Alkizan egonaldia egin duen Uxue Juarezi egindako elkarrizketa izan dugu entzungai. Alkizan jarraituz, Edurne Ayuso kultura teknikariak Bookstart ekimenaren berri eman digu. Mikel Pagadik idatzi duen 'Bisita' lehen eleberriaren aurkezpenean ere izan gara.
Letren Errepublikako denboraldiaren lehen ale honetan Ramon Olasagasti kazetari eta idazlea gonbidatu dugu . 'Memoriaren giltza' izeneko gazteentzako liburua kaleratu du. Ezkaba mendiko San Cristobal gotorlekuko kartzelatik 1938an izandako ihesaldiaz hitz egiten du kontakizunak eta Indio eta Tania gaztetxoak ditu protagonista.