Mendea lehiaren eta festaren artean korrika

Irati Urdalleta 2019ko aza. 9a, 05:59
FORTUNA KE

Ehun urte bete ditu azken urteetan sona handia hartu duen Behobia-Donostia lasterketak. Korrikalari ugariren helburua izaten da hori amaitzea edo denbora bat egitea, eta tartean, asko dira eskualdekoak ere. Horietako batzuekin egon da Tolosaldeko Ataria.

Behobia-Donostia lasterketa egitea. Hori da milaka eta milaka korrikalarik azken ehun urtean bere buruari jarritako erronka nagusienetakoa. Hogei kilometro, baina ez hori bakarrik, baita, urduritasunak, pozak, momentu hunkigarriak eta tristurak eretestua testua testua testua testua testua testua testua.

Mende bat atzera egin beharra dago guzti horren sorburura iristeko. 1919ko martxoaren 30ean antolatu zuen lehen aldiz Behobia-Donostia lasterketa CD Fortuna taldeak. 22 korrikalari atera ziren irteera puntutik eta hamalauk lortu zuten helmuga zeharkatzea. Guztiak gizonak ziren, izan ere, 60 urte beranduago arte emakumeek ez zuten parte hartu. Bitxikeria bezala, korrikalari bakoitzaren ondoan txirrindulari bat joango zela erabaki zuten, laguntza behar bazuen ere.

Lasterketa hori antolatzen jarraitzea erabaki zuten, baina hainbat gorabehera gainditu behar izan zituen orain ezaguna den Behobia izatera iritsi arte. 1919tik 1926ra urtero egin zen, 1936an berreskuratu zuten eta 1963ra arte erreleboka egin zuten korrika. Gaur egungo formatua, berriz, 1979an finkatu zuten, eta ordutik urtero egin da.

Ehun urtean aldaketa ugari jasan ditu lasterketak, ibilbidetik hasi eta parte hartzaileetaraino. 1979an berriro egitea erabaki zutenean, ibilbidea aldatu egin behar izan zuten, alternatibarik ez zegoenez, N1 errepidea ezin zelako hainbeste denboran itxita eduki. Duela bost urte berriro ere jatorrizko ibilbidea berreskuratzearen aldeko apustua egin zen. Parte hartzaileei dagokienez, izugarri hazi da kopurua. Igande honetarako, zehazki, 33.379 korrikalarik eman dute izena, eta tartean, asko eskualdekoak dira. Iazko datuei erreparatuta, Tolosaldeko 404 korrikalarik lortu zuten helmugako marra zeharkatzea.

Horietako zenbait emakumeak izan ziren, baina oraindik urrun daude CD Fortunak 2025erako jarritako erronkatik: korrikalarien erdiak emakumeak izatea. Aurten %25,7 izatea lortu dute, baina lan ugari dago oraindik egiteko. Horretarako, esaterako, emakumeek entrenatzeko taldeak sortu dituzte. Horietako bat astean bi edo hiru aldiz elkartzen da Tolosako Berazubi estadioan, eta bakoitzak dituen helburuen araberako entrenamenduak egiten dituzte. Jarraitu beharreko ibilbidea zehaztuta dago, beraz, eta batzuetan korrika eta hurrena oinez, helburua lortzeko bidea urratzen ari dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!