EAJ da bigarren indarra eskualdean, 8.521 botorekin, 2016koetan baino 2.400 bozka gehiago, %39ko igoera (6.105). Hirugarren indarra da Elkarrekin Podemos. 3.573 boto jaso dituzte, 2016ko hauteskundeetan 5.637 boto izan zituzten, beraz jaitsiera nabarmena, 2.064 bozka galdu dituzte, %36ko jaitsiera.
Laugarren PSOE 2.873 botorekin. Aurreko hauteskundeetan 1.704 boto izan zituzten sozialistek, 1.171 boto gehiago. Bosgarren indarra da PP 649 botorekin. 1.163 boto izan zituzten 2016an, jaitsiera nabarmena, %44koa. Ciudadanos dago ondoren 357 botorekin, aurrekoetan 337 zituzten. Ondoren dago VOX alderdia 197 botorekin.
Herrika, EH Bildu da herri gehienetan lehen indarra, Abaltzisketan, Hernialden eta Tolosan ezik. Hiru horietan EAJ da indar bozkatuena.
Tolosaren kasuan, 4.074 boto jaso ditu EAJk, %37,15. 2016koetan 2.934 izan zituen, botoen % 31,34. 1.140 boto gehiago. Bigarren da EH Bildu 3.292 boto, %30. 2.271 boto jaso zituen 2016an, % 24,26. 1.021 boto gehiago. Hirugarren Elkarrekin Podemos, 1.616 botorekin, %14,74. Aurrekoetan bigarren indarra izan zen 2.568 botorekin %27,43rekin. 952 boto galdu ditu. PSOE da laugarren 1.350 botorekin, %12. Igoeran handia aurrekoetatik. 798 bozka izan zituen, botoen %8. PP da bosgarren alderdi bozkatuena, 292 botorekin, %2,66. Jaitsiera handia, 553 izan zituen 2016an, %6. Seigarren Ciudadanos 155 boto. Aurrekoetako ia emaitza bera, 161 jaso zituzten. Ondoren VOX 85 boto.
Tolosaldeko parte hartzeari dagokionez, 11.090 herritarrek eman dute bozka, %74. 2016an 9.466 izan ziren, %64, 10 puntu igo da, beraz.
Erreakzioak
Iñigo Cabieces (Elkarrekin Podemos)