"Urteak ziren Tolosan 1.300 bozketara iristen ez ginela"

Ataria 2019ko apirilaren 29a

Emaitza "oso onak" izan direla adierazi du Cristian Fernandez Tolosako PSOEren zinegotziak, bai, Tolosan, bai eskualdean, bai eta orokorrean ere.

"Urteak ziren Tolosan 1.300 botora ez ginela iristen, eta oro har, gure igoera nabaria izan da", adierazi du Fernandezek. Igoera hori Sanchezengatik, eta eskuineko alderdien aurrean boto erabilgarri izanagatik izan dela azaldu du.

Pedro Sanchezek ezkerreko gobernu bat osatzea nahiko luke Cristian Fernandezek: "Ciudadanosekin elkartzearen ideia ez zait gustatzen, eta uste dut ezkerreko gobernu bat osatuko dugula". PP alderdiaren jeitsiera eskuineko alderdiak zatikatu izanagatik gertatu dela uste du Tolosako zinegotziak.

Udal hauteskundeei begira, ez direla gauza bera dio, baina, hala ere, "baikor" azaldu da. "Oso baikor eta gogotsu gaude. Dinamika positiboarekin lanean jarraitzeko prest gaude. Udalekoetan antzeko emaitza errepikatuko balitz bi edo hiru zinegotzi izango genituzke, eta zenbaki hori mantendu edo horretara gerturatzeko lan egingo dugu".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!