Pasahitza (zaharra)

"Eskualdean lehen indar moduan egonkortu gara"

Ataria 2019ko apirilaren 29a

Oso balantze positiboa egiten dutela adierazi du Eneko Maioz Tolosaldeko EH BIlduko ordezkariak. "Emaitzak hobetu ditugu, guretzat historiko errazak ez diren hauteskundeetan, eta oso pozik gaude", esan du.

Tolosaldean lehen indar moduan egonkortu direla adierazi du, eta maiatzeko hauteskundeei begira, mugarri "polita" jarri dutela. "HIlabete baten epean bi hauteskunde egonda, emaitza positiboak izateak indarra ematen du. Goranzko joera nabarmena nabari da, eta maiatzerako oso egoera onean jartzen gaitu".

Igoeraren zergatiaz galdetuta, alderdiak bere lekua hartzen jakin duela dio. "Garbi izan genuen hasieratik ezin genuela bakarrik egin bidea, ezkerreko subiranistekin egin behar genuela, eta horrek lagundu digu kokatzen. Madrilen 19 diputaturekin egotea oso emaitza positiboa da, eta erabakigarri izateko aukera gehiago ditugu".

19 horietatik, lau EH Bilduk lortutakoak dira, eta horietako bat, Arabakoa, Javier Maroto (PP) kanpoan utziz: "Oso adierazgarria izan da, PPn hain kargu altua duen pertsona izanik, hori ere oso pozgarri egin zaigu", azaldu du Maiozek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!