Pasahitza (zaharra)

"Lan ona egiten denean, herriak eskertu eta baloratu egiten du"

Ataria 2019ko apirilaren 29a

"Igande borobila atera zaigu, ezin gara kexatu", azaldu du Begoña Tolosa, EAJ alderdiko Tolosako ordezkariak. Emaitzak, bai Tolosakoak, bai eskualdekoak, baita EAEkoak ere, "oso onak"direla esan du.

Begoña Tolosaren arabera, "egindako lan onaren fruitu" dira atzoko emaitzak: "Herriak lan ona egiten denean, hori baloratu eta eskertu egiten du. Historikoki erakutsi dugu alderdi serio bat garela, konprometitua gure herriarekin". Alderdiak jarritako helburuak bete dituela esan du tolosarrak, 6 diputatu eskuratuta: "100.000 bozka gehiago batu ditugu, eta Araban berriro buru izatea lortu dugu". Era berean, alderdi abertzaleek erakutsitako indarra, eta irabazi izanari ere garrantzi handia ematen dio EAJko Tolosako ordezkariak.

Udal hauteskundeei dagokionez, "oso desberdinak" direla esan du. "Herriko hauteskundeetan botoa pertsonalagoa da, eta ez hain alderdikoa", dio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!