Pasahitza (zaharra)

"Gure ideiak, borondatea eta ilusioa ez dira galtzen"

Ataria 2019ko apirilaren 29a

Pello Atxukarro PP alderdiko Tolosako alkategaiak balantze "txarra" egin du, "besterik egiterik ez dagoelako". Emaitzak aztertu behar dituztela azaldu du, eta "aurrera egin, gure ideiak, borondatea eta ilusioa ez direlako galtzen".

Porrota errekonozitzen du Pello Atxukarrok, eta bere ustez, PPren esparru politikoan eman den zatiketak zerikusia izan du botoen galeran. Bestetik, kanpainan "tentsio handia" egon dela azaldu du, eta PPri eskuin muturrera joan izana egotzi diotela.

Pedro Sanchezek gobernua osatzeko egingo duen hautuari dagokionez, aukera desberdinak daudela, eta ez duela argi ikusten zer egingo duen dio. "Badirudi Ciudadanosek ez duela lagunduko gobernua osatzen, eta PSOEren jarraitzaileek aukera hori ere ez dute gogoko, beraz, ez dakit zer egingo duen".

Udal hauteskundeei begira, lanean jarraituko dutela esan du: "Atzoko hauteskundeetako berberak gara, eta politikan jardungo dugu politika egitea interesatzen zaigulako. Orain herriko politikari xumeei tokatzen zaigu herriaren aurrean agertzea, herriak zer behar duen eta herritarrei zer komeni zaien ikustea, eta horretan jarraituko dugu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!