Ogi Berri Migel Soroa Txapelketa

Jokin Altuna amezketarra bikain, Migel Soroa Txapelketan

Ataria 2014ko martxoaren 24a

Jokin Altuna, atzo, Beotibarren
Azken txanpan dabiltza Ogi Berri Migel Soroa Pilota Txapelketan, igandean finalaurrekoen txanda izango baita. Bien bitartean, pilotazaleek partida bikaina ikusteko aukera izaten ari dira. Atzo bertan, jokaldi ederrak ikusi ahal izan ziren Beotibarren. 21 urtez azpikoen mailan Amezketako Jokin Altunak erakustaldia eskaini zuen.

 

Jubenilen eta 21 urtez azpikoen txanda izan zen atzo. Jubeniletan Peña-Martijak 22-18 irabazi zieten Elordi-Medinari, eta 21 urtez azpikoetan Dario-Erasunek 10 tantotan utzi zituzten Ugalde-Ansotegi. Maila honeta bertan Altuna-Sarasak 22-7 irabazi zieten Ansa-Alduntzin.

Jubeniletan Jon Ander Peñaren lana nabarmendu behar da. Aurrelariak lan bikaina egin zuen, eta tentsio handiko jokaldiak eta gero, hamaseina ere berdindu zuten. Azkenean urdinek hartu zuten aurrea, nahiz eta 18-16na ere egon ziren. Peña-Martijak Errandonea-Salegi izango dituzte aurkari hurrengo partidan, eta Elordi-Medinak Martinez-Laso.

21 urtez azpikoetan Erasun ibili zen ondoen, baina partida nahiko desorekatuta egon zen. Urdinek erraz irabazi zuten. Finalaurrekoetan Dario-Erasun Arteaga-Erostarberen arteko partida ikusi ahal izango da, batetik, eta Altuna-Sarasak Labaka-Imaz,  bestetik.

Maila honetako azken partidan, Atuna-Sarasa eta Ansa-Alduntzinen artekoan, Amezketako Jokin Altuna nagusitu zen. Partida ez zen bereziki interesgarria izan, baina amezketarraren lana ikustekoa izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!