Ogi Berri Migel Soroa Txapelketa

Arrieta-Arratibel eta Artola-Gorriti garaile Ogi Berri Migel Soroa Txapelketan, atzo

Ataria 2014ko otsailaren 24a

Artola alegiarra bikain aritu zen
Ogi Berri Migel Soroa Pilota Txapelketako partida biziak ikusi ahal izan ziren atzo, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jubeniletan Peña-Martijak 22-15 irabazi zieten Zubiria-Urizarri, eta elite mailan, batetik, Artola-Gorritik 22-13 irabazi zieten Azpiri-Irustari, eta bestetik, Arrieta-Arratibel 22-13 Dorronsoro-Gorrotxategiri.

Jubeniletan Jon Ander Peña aritu zen ondoen, Berrobiko Zubiriaren kolpeei aurre eginez. Aurrelariak oso ondo aritu ziren, eta 16 eta 17 urte besterik ez badituzte ere heldutasunez jokatu zuten. Zubiriak gogor jokatu zuen, zehaztasunez jokatuz.

Elite mailako lehen partidan, Azpiri-Irasuzta eta Artola-Gorritiren artekoan, Iñaki Artola bikain aritu zen. Alegiako piltoariak erremate bidezko bere lehen tanto zuzena egin zuen, 7-4a lortuz. Orokorrean Artolak aurkarien fisikoa ahuldu zuen.

Elite mailako bigarren partida Arrieta-Arratibel eta Dorronsoro-Gorrotxategi artekoa izan zen. Lehenengoek irabazi zuten 22-13. Ioritz Arrieta izan zen partidan gehien nabarmendu zena. Hernaniarrak oso ondo jokatu zuen; sake bortitza izan zuen, tantoak ondo garatu zituen, kolpe freskoa izan zuen eta errematean ere oso ondo aritu zen. Partida betea izan zen atzokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!