Ogi Berri Migel Soroa Txapelketa

200 ikusle eta pilota partida bikainak, Ogi Berri Migel Soroa txapelketaren bigarren jardunaldian

Asier Imaz 2014ko urtarrilaren 26a

Ikuskizun ederra eskaini zuten atzo arratsaldean Ogi Berri Migel Soroa txapelketako pilotariek. Tolosako Beotibarrek itxura ederra hartu zuen, 200 ikusle ingururekin, eta pilotariek jokoa jarri zuten.

Ogi Berri Migel Soroa Pilota Txapelketaren bigarren jarduanaldia jokatu zen atzo Beotibarren. Ondorengo emaitzak izan ziren:

Jubenilak
Etxeberria-Urdapilleta 17
Zubiria-Urizar 22

21 urte azpikoak
Irribarria-Xanet Imaz 14
Labaka-Ander Imaz 22

Nagusiak
Altzelai-Gorrotxategi 22
Sancho-Perez 14

Hurrengo jardunaldia otsailaren 1ean jokatuko da, 17:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!