Lan gatazkak

Ibon Artola: "Erretiro adina 60 urtean kokatzea proposatzen dugu"

Itzea Urkizu 2014ko urt. 21a, 09:53

Euskal Herria Sozialistako Ibon Artolak prekarietateari eta langabeziari aurre egiteko neurriak proposatu ditu. 35 orduko lan astea eta erretiroa 60 urterekin hartzea proposatzen du.

Euskal Herria Sozialistak prekariotzat du egungo krisi egoerak eragindako langabezia, eta hori guztia «onartezina» dela aldarrikatuz, konpromiso eta neurriak zerrendatu dituzte erakundeei begira. Besteak beste, 35 orduko lan astea nahiz erretiroa 60 urterekin hartzea proposatu dute. Nahiz eta langabezia igo, langile askori lan eguna «gehiegikeriaz» luzatu dietela salatu du talde marxistak: «Gainera, ordu estrak merke edo dohainik egitera behartzen dituzte askotan». Horren aurrean, 3 orduko lan-astea aldarrikatu dute «soldata murriztu gabe».

Bide horretan, erretiroa 60 urterekin hartu beharko litzatekeela uste dute, eta soldataren %100 kobratuz gainera. Gizarteari begira jarriz, taldearen ustez «asko dira asetzen ez diren behar sozialak», eta «gobernuek patronalei eta bankuei emandako milaka milioi euro horien artetik», hezkuntzan, osasunean, haurtzaindegietan nahiz hirugarren adinekoen beharretan inbertitzeko beharra ikusten dute.

Langabeziaren inguruko arazoa konpontzeko, berriz, EH Sozialistako kideek prestakuntza profesionala hobetzeko aukera eskuragarri egotea falta dagoela uste dute; kalitatezko prestakuntza publiko eta doakoaren alde azaldu dira, beraz. Halaber, langabetuek garraio publikorik ez luketela ordaindu behar uste dute. Azkenik, lanik ez duten herritarrei begirako laguntzak 1.200 eurokoa izan beharko lukeela diote: «Langileok gure lanari esker bizi nahi dugu, modu duinean». Etxe kaleratzean ere krisiak eragindako prekarietate horren barruan sartu dituzte; horri dagokionez, langabetuen hipotekak «berehala» izozteko deia egin dute: «Higiezinen espekulazioak artifizialki puztu zituen etxebizitzaren prezioak, parasito gutxi batzuen onerako. Horri esker bankuak aberastu egi dira eta, gainera, gobernuek laguntza milioidunak ematen dizkiete».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!