Emakumeen aurkako indarkeria

Eraso sexistak kasu isolatuak ez direlako

Itzea Urkizu 2013ko aza. 22a, 09:00
Astelehenean izango da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako eguna; hainbat mobilizazio izango dira eskualdean

Azaroaren 25a gorriz markatzen da egutegian, emakumeenganako indarkeria salatzeko. Horrela, datorren astelehenaren inguruan, hainbat jarduera eta mobilizazio antolatu dituzte Tolosaldean.

Tolosaldeko Emakumeen Mundu Martxa ELA, LAB eta EHNE sindikatuek osatzen dute alde batetik, eta bestetik, Ikasle Abertzaleak eta Bilgune Feminista ere aritzen dira bertan. Erakundeak, urte osoko lanaz gain, mobilizazio berezia antolatzen du azaroaren 25ari begira, eta bihar izango da egitasmo nabarmenena, 12:30ean, Trianguloa plazan. Manifestazioa antolatu dute, Aske bizi nahi dugu! Gure eskualdean ere indarkeria sexistarik ez! lelopean.

Emakumeen Mundu Martxak ezin izan ditu aipatu gabe utzi, azken hilabeteotan eskualdean gertaturiko eraso sexistak; horiekin batera, gainera Tolosan indarkeria sexistak eraildako emakumeak gogora ekarri dituzte. Beren ustez, «emakumeenganako indarkeria ez da lau zorori lotutako zerbait. Gure antolaketa egituraren oinarri-oinarrian dago, eta ez dago inor salbu».

Hori horrela, egungo gizarte hierarkizatua deuseztu behar dela diote, eta indarkeria kasuek gora egiten jarrai ez dezaten, erakundeek ere errotik aldatu behar dituztela politikak eta legeak; abortuaren legea azpimarratu dute hemen. Hau guztia martxan jartze aldera, eta «egoeraren larritasunaz jakitun, herritar kontzientziatu guztiei kalera irteteko deia egin nahi diegu, azaroaren 23an, 12:30ean».

Erakundeak ere bide berean
Eskualdeko udalek ere bat egingo dute aldarriarekin, eta Tolosako Udalak, esaterako adierazpen instituzionala onartuko du. Besteak beste, «sarri normaltzat jotzen dena deuseztu» egin behar dela azpimarratu dute, eta emakume gazteengan gertatzen diren eraso sexisten inguruan ohartarazi nahi izan dituzte herritarrak, arazoa konpontzeko konpromisoak hartzearekin batera.

EGITARAUA

ALEGIA
Azaroak 25, astelehena
19:00. Elkarretaratzea egingo dute emakumeenganako indarkeria salatzeko, herriko plazan.
Anoeta
Azaroak 25, astelehena
Egun osoz. Puntu lilaren pankarta zintzilikatuko dute udaletxean, eta horrez gain, Tolosan eskualde mailako deialdiekin bat egingo dute
Abenduak 14, larunbata
09:30-19:00. Autodefentsa ikastaroa izango da emakumeentzat. Izen ematea zabalik dago jada, bai Anoetako eta baita Irurako udaletxean ere.

iRURA
Azaroak 25, astelehena
12:00. Kontzentrazioa udaletxe aurrean.
17:00. Kulturunean pelikulak.

TOLOSA
Azaroak 22, gaur
18:00. Biharko flashmobeko entsegu orokorra egingo dute, kultur etxean.
Azaroak 23, larunbata
12:00. Tolosaldeko dantza taldeekin antolaturiko flashmoba izango da, indarkeria sexista salatzeko. Zea Mays-en Negua joan da ta abestiarekin prestatu dute dantza, kultur etxeko dantza lantegiak, Udaberri dantza taldeak, Usabal kiroldegiko dantza modernoko taldeak, Alurr dantza taldeak eta Izaskun Arriolaren dantza eskolak.
12:30. Tolosaldeko Emakumeen Mundu Martxak deitutako manifestazioa, Trianguloa plazatik, Aske bizi nahi dugu! Gure eskualdean ere indarkeria sexistarik ez! lelopean.
Azaroak 25, astelehena
12:00. BITs mapen bidezko murala osatuko dute zezen plazan, GKo gallery-ren eta ikastetxeen eskutik.
19:30. Mahai ingurua Abastosen: «Hedabideetan sexismoa ekiditeko alternatibak», eskualdeko kazetariek parte hartuko dute, Bilgune Feministak antolaturiko saioan.
Azaroak 27, asteazkena
11:30. I. Udal Protokoloaren aurkezpena izango da kultur etxean, ikastetxe, HHI eta Lanbideko ordezkariekin.
19:00. Mahai ingurua batzar aretoan: «¿Historia o mito?: deconstruyendo la violencia sexista». Maggie Bullen, Mertxe Tranche eta Xabier Kerexeta hizlariak, Santi Erasok moderatuta.
Azaroak 30, larunbata
Basaurin EAEko Bedur Barik lehiaketaren finala izango da, eta autobusa jarriko du udalak.
Abenduak 4, asteazkena
20:15. Udaletxeko batzar aretoan, I. Udal Protokoloarem aurkezpena egingo dute, eta herritarrei zuzenduriko saioa izango da.
Abenduak 19, osteguna
18:00. Topaguneko gazteei zuzenduriko hitzaldia, kultur etxeko gazte topagunean. Hizlaria: Amaia Urkola, Gizarte Hezkuntzako ikaslea.
Abenduak 20, ostirala
20:00. Hi haiz, hi! jaialdia, Topic-en.
Abenduak 27, ostirala
18:00. Berazubiko lokalean 14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko hitzaldia. Hizlaria: Amaia Urkola.
Urtarrilak 3, ostirala
18:00. Izaskungo aldapako lokalean, gazte lokaletako 19-26 urte bitarteko gazteei zuzendutako hitzaldia. Hizlaria: Amaia Urkola.

AMASA-VILLABONA
Azaroak 29, ostirala.
18:00-20:00. Autodefentsa tailerra.
Azaroak 30, larunbata.
10:00-14:00. Autodefentsa tailerra.
Abenduak 2, astelehena.
18:00-20:00. Autodefentsa tailerra.
* Saio guztietara joan beharko da. gazteria@villabona.net, udaleko gizarte zerbitzuak edo 943 69 39 25.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!