Emakumeen aurkako indarkeria

Laskorain ikastolako ikasle talde baten bideoak irabazi du Beldur Barik lehiaketan publikoaren saria

Ataria 2013ko azaroaren 27a

Tolosako Laskorain Ikastolako batxilergoko neska talde batek egindako 'Ez etsi, eutsi!' bideoak irabazi du indarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik lehiaketaren publikoaren saria. Larunbatean jasoko dute saria, Basaurin egingo den ekitaldian. Aukerak dituzte ere epaimahaiaren saria jasotzeko. Bideoa osatzen aritu den 14 laguneko taldean parte hartu dute Olaiak, Irenek eta Ametsek. Ataria irratian izan ditugu gonbidatu:

Tolosako Laskorain Ikastolako batxilergoko neska talde batek egindako 'Ez etsi, eutsi!' bideoak irabazi du indarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik lehiaketaren publikoaren saria. 293 boto jaso dituzte eta bigarrena, 'Ez zaude bakarrik!' izenekoa, gertu geratu da 275 botorekin. "Indarkeriaren aurka eta bertatik igaro edo sufritu duten pertsona guztiei adierazteko ez daudela bakarrik" egin dute bideoa. Larunbatean jasoko dute saria, Basaurin egingo den ekitaldian. Aukerak dituzte ere epaimahaiaren saria jasotzeko.

Bideoa osatzen aritu den 14 laguneko taldean parte hartu dute Olaiak, Irenek eta Ametsek. Ataria irratian izan ditugu gonbidatu:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!