Laskorain ikastolako ikasle talde baten bideoak irabazi du Beldur Barik lehiaketan publikoaren saria

Tolosaldeko Ataria 2013 aza 27 Tolosa

Tolosako Laskorain Ikastolako batxilergoko neska talde batek egindako 'Ez etsi, eutsi!' bideoak irabazi du indarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik lehiaketaren publikoaren saria. Larunbatean jasoko dute saria, Basaurin egingo den ekitaldian. Aukerak dituzte ere epaimahaiaren saria jasotzeko. Bideoa osatzen aritu den 14 laguneko taldean parte hartu dute Olaiak, Irenek eta Ametsek. Ataria irratian izan ditugu gonbidatu: