Emakumeen aurkako indarkeria

Beldur Barik murala osatu dute

Ataria 2013ko azaroaren 25a

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean, Tolosako Udalak bultzatuta, batxiler mailako ikasleek GKo Galeriaren laguntzarekin zezen plazako horma batean Beldur Barik egitasmoaren irudia gauzatu dute.

Hamar ikasle inguru, Laskorain eta Hirukide eskolakoak, aritu dira murala osatzen. GKo Galeriako Gari Muruak azaldu duenez, BITs mapen bidez egin dute: "Irudia hartu dugu eta puntuen bidez osatu dugu. Gero aukera ematen du puntu horiek nahi adina handitzeko eta mural bat osatzeko". Bederatzi metro luze eta hiru metroko altura du gauzatutako irudiak. Muruak gaineratu duenez, "gazteek ikusi dute mural bat sortzeko beste aukerak daudela, margotzeaz gain, eta harrituta geratu dira BITs mapek zabaldu duten aukeraz". 

Beldur Barik indarkeria sexistaren aurkako programa bat da. Lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!