Emakumeen aurkako indarkeria

Indarkeria sexistari ezezko borobila eman diote ehunka herritarrek, dantzan

Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko azaroaren 23a

Flashmob erraldoia egin dute indarkeria sexista salatzeko, Trianguloa plazan.

12:00etan egina zuten hitzordua, azaroaren 25aren harira indarkerai sexista salatzeko. Ohiko aldarrikapenetatik harago, dantzaren bitartez protesta egin dute ehunka lagunez Trianguloan, eta beste hainbeste bertaratu dira koreografia ikustera.

Tolosako kultur etxeko dantza tailerreko kideek, Udaberri dantza taldeak, Usabal kiroldegiko dantza modernoko irakasleek, Alurr dantza taldeak eta Izaskun Arriola dantza eskolak prestatu dute dantza, eta Zea Maysen Negua joan da ta abesti ezaguna baliatu dute emakumeenganako indarkeria gaitzesteko.

Mikel Arreseigor eta Miren Urkola udal ordezkariak ere bertan izan dira, eta jarraian Triangulotik bertatik abiatu den manifestaziorako deia egin dute, dantza taldeei eskerrak ematearekin batera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!