Herrira-ren kontrako sarekada

Zortzi autobus joan dira Tolosaldetik Herrira-ren sarekada salatzeko Bilboko manifestaziora

Ataria 2013ko urriaren 5a

Tolosaldetik guztira zortzi autobus bete dira Bilbon egiten ari diren Herrira-ren aurkako sarekada salatzeko manifestaziora.

Tolosatik lau atera dira, Ibarratik bat, Amasa-Villabonatik eta Zizurkildik beste bana, eta azkena Berrobi, Berastegi eta Elduaingo herritarrek bete dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!