Herrira-ren kontrako sarekada

Amasa-Villabonako herritarrak "haserre", Herrira-ren aurkako sarekadarekin

Ataria 2013ko urriaren 4a

Villabonako Berdura palzan izan zen agerraldia.
Agerraldia egin zuten atzo, Amasa-Villabonako hainbat herritarrek, Herrira erakundearen aurkako polizia operazioa salatzeko. Honekin batera, euskal jendartea bihar Bilbon izango den manifestazio nazionalera joateko deia egin zuten.

"Sarekadarekin dugun haserrea azaldu nahi dugu, eta elkarrekin emango dugun erantzuna iritzi publikoari helarazi nai diogu". Horrelaxe hasi zuten, atzo, amasarrek eta billabonatarrek, Herrira-ren aurkako sarekara salatzeko agerraldia.

Herrira erakundearekin "harremanak normaltasunez" izaten dituztela nabarmenduz, aurrerantzean ere horri eutsi egingo diotela azaldu zuen bozeramaileak. Horrenbestez, "asteleheneko ekintza judizial, polizial eta mediatikoa erabat arbuiatu" zuten: "Norberaren eskubideak eta askatasuna urratu dute, eta euskal presoen eskubideen defentsa kriminalizatu nahi dute".

Aldarrikapen hauen ondoren, beraz, agerraldian zeuden kideek egoera honi "erantzun zabal eta irmoa" ematearen beharra azpimarratu zuten: "Herri nahiz eskualdeetan dozenaka egitasmo abian dira jada, eta horrekin batera, larunbatean Bilboko La Casillatik 17:30ean abiatuko den manifestazio nazionalera joateko beharra nabarmendu nahi dugu".

Mobilizazioaren helburua "Espainiar Estatuari euskal jendarteak operazio honen aurrean duen sentipena helaraztea, eta atxilotuei nahiz senideei elkartasuna azaltzea" dela esanez, "tantaz tanta guztion eskubideak eta askatasuna defendatzen" jarraituko dutela aldarrikatu zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!