Herriaren kontrako polizia operazioa salatzeko eta euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobus ugari irtengo dira Tolosaldeatik; Tolosatik bertatik, Santa Klaratik, lau autobus abiatuko dira. Eguerdian 50 pertsona elkartu dira Trianguloan Herrira-ren alde eginiko 24 orduko protestaldiari emaiera emateko, eta gauean, 40 pertsonak igaro dute gaua kanpin dendatan. Euritik babesteko, Zerkausian igaro dute gaua.