Herrira-ren kontrako sarekada

Tolosako, Lizartzako eta Ibarrako udaletako langileen elkarretaratzea, Herrira-ren aurkako sarekadagatik

Ataria 2013ko urriaren 4a

Tolosako, Lizartza eta Ibarrako udaletako ordezkari nahiz langileek elkarretaratzea egin dute euskal gehiengo sindikalak deituta, Herrira erakundearen aurkako sarekada salatzeko, eta euskal presoei elkartasuna azaltzeko.

Tolosan, 12:00etan elkartu dira Plaza Zaharrean, eta Euskal presoen eskubideen eta konponbidearen alde!! leloa zuen pankartarekin, eta Herrira aurrera zioten eskuorriekin plazaratu dute beren aldarria. Ibarran, aldiz, herriko plazan egin dute agerraldia, Lizartzan bezala.

Tolosan mobilizazioak aurrera jarraitzen du, eta bihar 12:00ak bitarte, Trianguloa plazan hainbat ekimen egingo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!