Tolosako 45. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren bigarren egunean, haur abesbatzei egokitu zaie taula gainera igotzea. Zazpi abesbatzak kantatu dute Leidor aretoan, eta horietatik hiru agertzen dira bideoan: Estoniako Tallin boys choir, Errusiako Vesnianka eta Txekiar Errepublikako Carmina children's choir.