45. Abesbatza lehiaketa

Parte hartuko duten abesbatzak

Iñigo Terradillos 2013ko aza. 1a, 17:45
Munduko ahots onenak izango dira Tolosan hiru egunetan. Aurtengo Abesbatza Lehiaketak hamar herrialdetako hamasei abesbatza hartuko ditu: AEB, Alemania, Errusia, Estonia, Finlandia, Herrialde Katalanak, Indonesia, Madril (Espainia), Suedia eta Txekiar Errepublikako abesbatzak igoko dira taula gainera. Polifonia, folklore eta haur abesbatzen lehiaketa izango dira.

AEB. Ecu Chamber Singers
Azaroak 1, ostirala. Leidor. 16:00 Polifonia saila.
19:30 Musika Herrikoia

Andrew Cranek zuzentzen du Greenville-ko 18 emakumez eta 18 gizonez osatutako abesbatza. Ekialdeko Karolinako Unibertsitateko Ganbera Abesbatza da, eta partaide diren 36 ahots nahasiak lehen mailatik graduondora bitarteko ikasleak dira. Berpizkundetik hasi eta musikagile garaikideetara bitarteko errepertorio zabala lantzen dute, estilo eta hizkuntza ezberdinetan.

Alemania. Saarbrücken Kammerchor
Azaroak 2, larunbata. Leidor. 16:00.
Polifonia eta musika herrikoia saila.

Georg Grün zuzendariak 1990. urtean sortu zuen 20 emakumez eta 20 gizonez osatutako abesbatza. Sortu eta berehala Alemaniako abesbatza entzutetsuenetakoa bilakatu zen. Nazioarteko lehiaketa nagusi gehienak irabazi ditu Saarbrücken Kammerchor abesbatzak. Antzinako musikan izen handi diren talde eta bakarlariekin lan egin du eta Alemaniar Irratiko Orkestrarekin batera garai bateko lanak interpretatu ditu.

Errusia. Vesnianka
Azaroak 2, larunbata. Leidor. 11:00.

Haur abesbatza.

1961ean sortua, eta egun Ljubov Aldakovak zuzentzen ditu 32 neska eta 4 mutil. Europako abesbatza jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du tokian tokiko zuzendari eta musikariak harriturik utziz: Dubrovnik, Austria, Alemania, Bretainia Handia, Bielorrusia, Ukraina eta Moldavia, besteak beste.

Estonia. Tallinn Boys Choir
Azaroak 2, larunbata. Leidor. 11:00.

Haur abesbatza

Lydia & Tomi Rahulak 36 mutilez osatutako haur abesbatza gidatzen dute. Abesbatzak ikasketa eredu propioa jarraitzen du eta bere errepertorioa dibertsitatean oinarritzen da: kantu gregorianotik hasi eta ahots polifoniaraino; Errusiar musikatik afrikar espiritualetara.

Madril. Coro Las Veredas
Azaroak 2, larunbata. Leidor. 11:00

Haur abesbatzak

Enrique Martin zuzendariaren ekimenez Las Veredas ikastetxean 2005ean sortu zenetik, 11 eta 16 urte bitarteko haurren arteko abesbatza musika sustatzen aritu dira.

Madril. Coro de Voces Graves de Madrid
Azaroak 1, ostirala. Leidor. 16:00 Polifonia saila. 19:30 Musika Herrikoia

1995ean sortu zen, gizonezko abesbatzentzat konposatutako errepertorioa ikasi eta berreskuratzeko asmoarekin. Egun, Juan Pablo de Juan zuzendariarekin, lan handiko garaian murgildurik daude, entzuleek eta kritikariek goraipatutako interpretazio-estiloa lortu dute.

Madril. Pequeños Cantores de la Jorcam
Azaroak 2, larunbata. Leidor. 11:00 Haur abesbatzak

Madrilgo erkidegoko Abesbatza eta Gazte Orkestra, instrumentu jole eta abeslari gazteek goi mailako kalitate tekniko eta artistikoa duten ikasketa profesionala jasotzeko helburuarekin sortu zen.

Suedia. St. Jacobs Ungdomskör
Azaroak 2, larunbata. Leidor.
16:00 Polifonia saila eta Musika Herrikoia

Abesbatza 20 eta 29 urte bitarteko gazteek osatutakoa da. Beraien jarduera eta kontzertu gehienak St. Jacobs eliza eta Stockholmeko katedralean burutzen dira. Egun Michael Wedarrek zuzentzen du.

Txekiar Errepublika. Prague Philharmonic Children’s Choir
Azaroak 2, larunbata. Leidor. 11:00 Haur Abesbatzak

Txekiar Errepublikako abesbatza garrantzitsuenetako bat da. Jan Kuhn-ek sortu zuen 1932. urtean eta egun Petr Louzenskyk zuzentzen du, zuzendari gazteen belaunaldi berriko talentua. Hasierako helburua haurrei abesten erakustea izan zen, zaindutako ahots natural bat lantzea, intonazio eta zehaztasun erritmikoan sartu gabe. Sortu eta denbora gutxira ordea musikako goi mailako erakundeekin elkarlanean aritu ziren, egun eskuratu duten maila lortu artean.

Herrialde Katalanak. I Vivaldini
Azaroak 1, ostirala. Leidor. 16:00 Polifonia saila.
19:30 Musika Herrikoia

I Vivaldini abesbatzaren ahotsen kalitatea eta heldutasuna eta helburu berriak lortzeko duten grina direla eta, erronka berria hartu dute Oscar Boada zuzendariaren eta Pilar Paredes kantu-irakaslearen eskutik. Izan ere, haur-kategoriaz ezer gutxi duen ganbera-koruen kategorian lehiatuko dira Tolosan.

 

Herrialde Katalanak. Cor Vivaldi
Azaroak 2, larunbata. Leidor. 11:00. Haur abesbatza

Oscar Boada pianojoleak zuzentzen du duela 23 urte. Eskola abesbatza gisara hasiz gero, klitxe eta helburuak gainditu ditu, nazioarteko erreferentzia bihurtu da. Kataluniako kultura musikalaren ordezkari eta sustatzailea da Cor Vivaldi.

Finlandia. Dominante
Azaroak 1, ostirala. Leidor.
16:00 Polifonia saila. 19:30 Musika Herrikoia

1975ean sortu zen eta egun Espoo-ko Aalto Unibertsitatearen babesean aritzen da. Taldea osatzen duten 60 abeslari gehienak ingeniaritza edo graduatu ikasleak dira. Abesbatzaren jarduera nagusia a capella musikan oinarritzen da. Gainera, Dominante abesbatza finlandiar kultura nazioartera zabaltzen ahalegindu da. Seppo Murto zuzendaria da 1981. urteaz
geroztik.

Indonesia. The Indonesia Choir
Azaroak 1, ostirala. Leidor.
16:00 Polifonia saila. 19:30 Musika Herrikoia

2008an sortu zen Ignatlus Widjajantok zuzendutako ganbera abesbatza. Munduko, nazio mailako eta herri musika interpretatzeko aukera eskaintzen die Indonesiako musikariei. Abesbatza nazio identitatea zabaltzeko pisuzko komunikazio bidea da.

Erlazionatuak

45. Abesbatza Lehiaketa, amaiera ekitaldia

Itzea Urkizu Arsuaga 2013 aza 04 Tolosa

Suediarren magiak liluratuta

Itzea Urkizu Arsuaga 2013 aza 03 Tolosa

Haur abesbatzak kantuan

Tolosaldeko Ataria 2013 aza 02 Tolosa

Arretxeren omenez, 45. Abesbatza Lehiaketa

Itzea Urkizu Arsuaga 2013 urr 17 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!