Polifonia sailaz, folklore sailaz eta haur abesbatzen lehiaketaz gain, ezohiko kontzertuak izango dira bai bihar, bai eta igandean ere. Bihar, larunbata, Madrileko Camerata Realek, arratsaldeko 19:30ean, Leidor antzokian ganbera kontzertua eskainiko du. Teatro Realeko abesbatza titularra eta Intermezzo abesbatzako lagunen artean sortutakoa da, guztira 14 abeslariek osatzen dute.
Igandeko kontzertu berezia Joxelu Andueza eta Iñaki Epelderi eskainitakoa da, In Memoriam. Kontzertu honen helburua TEEKo kideek Andueza zein Epelderi euren aintzatespena eta esker ona publikoki adieraztea da. KEA Ahots-Taldeak hartuko du aipatu ardura arratsaldeko 19.00etan Topic aretoan. KEA ahots-taldea 12 abeslari profesionalek osatzen dute; David eta Enrique Azurzak sortu zuten 1997an XX. eta XXI. mendeko koru-musika zabaltzeko asmoz.