Ataria TB A11 Greba Orokorra

EHKS eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren piketeek N-1 errepidea itxi dute Legorretan

Tolosaldeko Ataria

Greba orokorraren testuinguruan, Goierri eta Tolosaldeko EHKSko eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideak Legorretan elkartu dira gaur goizean. N-1 errepidea ixtean, istiluak izan dira poliziaren eta piketeetako kideen artean.

N-1 errepidea itxi dute gaur goizean, Legorreta parean. Goierri eta Tolosaldeko bi eragileetako kideak bertan elkartu dira, Pobretzearen aurka, gaur greba orokorra lelopean. Antolatzaileek zabaldutako prentsa oharraren arabera, goizeko lehen orduan itxi dute errepidea piketeek. Ondoren, polizia ekintzaileen aurka oldartu dela esan dute: «Kargak eta identifikazioak egiten ari dira indar polizialak». 

Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez! lelopean, hainbat mobilizazio egingo dira ondorengo orduetan.

*Irudiak: Etxebizitza Sindikatu Sozialista.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!