Ataria TB

Soinu, trikiti eta pandero festa (1) (Larraitz, 2026-10-31) (54'47'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune

Bi mila eta hemeretziko apirilean izan zen Lehen Soinu eta Trikiti festa Larraitzen. Harrezkero zazpi urte eta erdi luze igaro dira baina gogo eta ahaleginari esker, bigarren aldiz elkartu dira soinujole, trikitilari eta pandero-jotzaileak kontzertu ederra emateko ‘Larraitz Gain’ jatetxean.

Jon Garmendia ‘Erbeta’-k eman dio hasiera bertso bat kantatuz habanera doinuan. Segidan talde osoak ekin dio soinu, trikitixa eta panderoa jotzeari. Era ezberdinean aritu dira: binaka, hirunaka, launaka… trikitixa bakarrik, soinu handia eta trikitia nahastuta… Denetik izan da: kalejira, fandangoa, porrusalda, arin-arina… Ia hiru orduz luzatu da kontzertua eta oso ondo pasatu dute bazkaldarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!