Bertso jaialdia (1) (Berastegi, 2026-08-10) (1,09'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune

Bertso jaialdi bikaina antolatu dute Berastegin, bertako jaien baitan. Iñigo Gorostarzu ‘Etxorde’ gai-jartzailearen esanetara, segidan datozen bertsolariok aritu dira karpapean: Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Maddi Ane Txoperena. Jende andana hurbildu da karpapera eta giro ederra sortu da bertan.

Honela joan dira gauzak hasierako agurren ondotik: 1) Denak: euskararen inguruan egunerokoan ditugun kontraesanak. 2) Joanes eta Maddi Ane kale-saltzaileak izaki, ez dute ahora zer eraman. 3) Onintza eta Alaia talde feministako bi kide dira. Sexu eraso baten aurrean iritzi kontrajarriak dituzte. 4) Suteak Europa osoan. Aitor San Lorentzok Andoni Jainkoari kargu hartu dio. 5) Joanes bakarrik bizi den adineko pertsona da. Familiakoek bizitoki berri batera joan behar lukeela adierazi diote. 6) Andoni eta Maddi Ane hiritik Berastegira etorri diren gazteak dira baina… 7) Alaiak buru osasunaz jardungo du. 8) Onintza nekazariak Aitor robota erosi du. Honaino lehen bideoak eman duena. Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!