Asintomatikoak

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2021eko ekainaren 15a

"Koronabirusaren gakoak" Elhuyarren informazio-pilula, Ana Galarraga Aiestaranekin. Aintomatikoen eta hauen eraginaren ingurukoa da bideo-pilula hau.

Berlinen 25.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin egindako ikerketa batek baieztatu du sintomarik gabeko pertsona bat ospitaleratutako gaixo bat bezain kutsagarria izan daitekeela. Azterketaren arabera, birus-karga handia duten parte-hartzaileen herenak baino gehiago asintomatikoak dira edo sintoma arinak besterik ez dituzte. Gainera, pertsona horien batez besteko adina 37 urtekoa da, adin-talde oso aktiboa eta harreman pertsonal ugarikoa.

 

KORONABIRUSAREN GAKOAK:

 

"Koronabirusaren gakoak" bideo-pilula hauek ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis programaren edukiak dira eta, zabalkunderako adostutako elkarlanaren ondorioz, ataria.eus-era ekarriak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!