Koronabirusa

Anosmia

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2021eko urtarrilaren 12a

"Koronabirusaren gakoak" Elhuyarren informazio-pilula, Ana Galarraga Aiestaranekin. Koronabirusak eragindako anosmiaren ingurukoa da bideo-pilula hau.

Covid-19ak kutsatutakoen erdiak baino gehiagok galtzen du usaimena eta dastamena. Zer dela eta ematen da koronabirusak eragindako anosmia? Zenbat irauten du? Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak eman dizkigu erantzunak.

 

KORONABIRUSAREN GAKOAK:

 

"Koronabirusaren gakoak" bideo-pilula hauek ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis programaren edukiak dira eta, zabalkunderako adostutako elkarlanaren ondorioz, ataria.eus-era ekarriak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!