Koronabirusa

AstraZeneca

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2021eko martxoaren 30a

"Koronabirusaren gakoak" Elhuyarren informazio-pilula, Ana Galarraga Aiestaranekin. AstraZeneca-ren ingurukoa da bideo-pilula hau.

Europako Medikamentu Agentziak ondorioztatu duenez, ez dago txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik. Urtean, berez, 1000 pertsonatik batek gertaera tronbotiko bat izaten du. 5 milioi dosi eman ziren unean, 30 kasu eman ziren, estatistikoki zegokiona baino gutxiago.

 

KORONABIRUSAREN GAKOAK:

 

"Koronabirusaren gakoak" bideo-pilula hauek ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis programaren edukiak dira eta, zabalkunderako adostutako elkarlanaren ondorioz, ataria.eus-era ekarriak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!