Koronabirusa

Sindemia

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar 2020ko urriaren 20a

"Koronabirusaren gakoak" Elhuyarren informazio-pilula, Ana Galarraga Aiestaranekin.

“The Lancet” aldizkari mediko ospetsuaren arabera, bizi dugun egoera ez da pandemia bat, sindemia bat baizik. Alegia, krisi ezberdinen batura. Izan ere, COVID-19ak ez du osasun krisi bat bakarrik ekarri, agerian utzi ditu aurretik bizi genituen beste hainbat krisi, esaterako, ingurumen edo eta gizarte krisiak. Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak eman dizkigu azalpenak.

 

KORONABIRUSAREN GAKOAK:

 

"Koronabirusaren gakoak" bideo-pilula hauek ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis programaren edukiak dira eta, zabalkunderako adostutako elkarlanaren ondorioz, ataria.eus-era ekarriak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!