Eutsi Goiari!

Finalak ate joka

Imanol Garcia Landa 2026ko martxoaren 20a

Gaurkoan pilota izango dugu hizpide. Profesionalen mailako eskuz binakako bi mailetako finalak ate joka ditugu.

Bihar jokatuko da Bergaran bigarren mailakoa. Bertan izango dira Jon Ander Peña tolosarra eta bere atzelari Salaverri II.a eta Arkaitz Gabirondo gazteluarra eta bere aurrelari Murua. Gabirondori eta Peñari egindako elkarrizketak entzun daitezke saioan.

Bestetik, lehen mailako finala martxoaren 29an egingo da Iruñeko Nafarroa Arenan. Bertan Jokin Altuna amezketarra eta bere atzelari Ezkurdia ariko dira, eta hauen aurkari Laso eta Albisu. Altunari egindako elkarrizketa entzun daiteke saioan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!