CMO Valves Lauburu Ibarrak bere multzoko liga irabazi du areto futbolaren 2. B mailan. Orain Bigarren Mailara igotzea dute helburu. Ibai Valverde bigarren entrenatzaileak hitz egin digu liga tituluaz eta igoera faseaz.
Bestalde, Tolosako Enroke Xake Klubak mailaz igotzea lortu du lehiatzen hasi eta bigarren urtean. Mikel Aretxagak taldeko kideak azaldu du nola izan den igoera lortzea.