CMO Valves Lauburu Ibarra areto futboleko taldeari bukatu zaio denboraldia, eta azkenean ezin izan du Bigarren Mailara igotzeko azken kanporaketa jokatu. Ibai Valverde bigarren entrenatzailearekin hitz egin dugu horren inguruan. Bestalde, Eguzkitza sagardotegia TAKE taldeak igoera fasearen lauko finalean parte hartzeko aukera izan zuen, baina azkenean finalerdia galdu egin zuen. Haimar Martin entrenatzailearekin hitz egin dugu denboraldiaren balantzea egiteko.