Irratia

Aldageletan

Isilpekoarekin jokatuz
-- Ataria --
8 atal entzuteko
S01 E08 - Zer jan (kirolari) hura izan
2023/06/06

Zer da osasuntsu jatea? Nola jan beharko genuke errendimendu ona izateko? Eta, lesioetatik sendatu gaitezke egoki elikatuz gero? Zalantza horiei guztiei erantzun die Aitor Ugalde Ansa (Andoain, 1991) kirol nutrizionistak.

S0E07 - Zein da ametsaren kostua?
2023/05/09

Xabier Mikel Azparren Irurtzunekin (Donostia, 1999) elkartu gara. Hirugarren sasoia du txirrindularitza profesionaletan. Euskaltel Euskadi taldeak 2021ean amateurretatik mailaz igotzeko aukera eman zion, eta ilusioz hartu zuen donostiarrak. Dena den, nolakoa ote da horrelako jauzia egitea? Presioak, itxaropenak, porrotak, ospea… nola bideratu elementu horiek guztiak?

S01 E06 - Indarkeria kirolean
2023/04/26

Ainhoa Azurmendi Etxegarai (Hernani, 1978) Euskal Herrian gutxik adina ikertu du kirolean dagoen indarkeriaren inguruan, eta harekin hitz egitea jakinduriaren iturritik edatearen gisakoa da.

S01 E05 - Kirolean (ere) aitzindari
2023/04/17

Ez pentsa duela 40 urte emakumeak kirola egiteko erraztasunak zituenik; areago, bide oztopotsua zuten. Gizarteak ezarritako rolak ez errespetatzeak bazituen bere ondorioak. Eta inork baino hobeto daki hori Garbiñe Etxeberria Aranburuk (Hernani, 1967).

S01 E04 - Araudiak biologiara edo biologia araudiara?
2023/03/28

Egia ote emakume transexualek zisgeneroak baino abantaila gehiago dituztela kirolean? Zientifikoki bideragarria al da sexuak testosterona mailaren arabera bereiztea? Araudiak biologiara ala biologiak araudiara, zeinek du lehentasuna?

S01 E03 - Gorputzetik harago
2023/03/06

Giharrak lantzen duten kirolariak dira kulturistak, gizakiaz gaindiko estetikak garatzeraino entrenatzen direnak. Egia esan, gustatu ala ez, landutako gorputzak ikusgarriak izan ohi dira, eta ez dira egun batetik bestera eskuratzen. Nola antolatuko zinateke egunean 4 ordu entrenatu beharko bazenitu? Eta goserik izan gabe jan beharko bazenu? Gaurkoan, Andoni Alvear (2000, Durango) eta Maria Burgoa (1999, Durango) izan ditugu gurean. Zalantzak eta kuriositateak argitu dizkigute, hau bikote paregabea!

S01 E02 - Kirol-eroak
2023/02/20

Onura fisiko, psikologiko eta sozialak dakartza kirola egiteak. Osasuntsu mantentzeaz gain, estresak eragin dezakeen antsietatea eta depresioa murriztu, autokonfiantza handitu eta gizarte-trebezia garatzen laguntzen duelako. Baina, sarri, helburu horien bila itsutu, eta gure mugak ahazten ditugu, kalte egiteraino. Hori ardatz hartuta, beste behin, Aritz Olagoi (Zubieta, 1978) kirol psikologoaren hitzak bildu ditugu.

S01 E01 - Presioa aurkari
2023/02/03

Markel Alberdik (Eibar, 1991) 2016ko Rioko Olinpiar Jokoen ondoren utzi zuen igeriketa, antsietate arazoengatik. Harekin hitz egin dugu une horiek nola bizi izan zituen jakiteko. Gainera, kirolariek jasan ohi duten presioaren inguruan mintzatu gara Aritz Olagoi (Zubieta, 1978) kirol psikologoarekin.

.2..