Aldageletan

S01 E08 - Zer jan (kirolari) hura izan

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Karrera Lopetegi 2023ko ekainaren 6a

Zer da osasuntsu jatea? Nola jan beharko genuke errendimendu ona izateko? Eta, lesioetatik sendatu gaitezke egoki elikatuz gero? Zalantza horiei guztiei erantzun die Aitor Ugalde Ansa (Andoain, 1991) kirol nutrizionistak.

Errendimenduari eragiten dion faktore oso garrantzitsua da nutrizioa; egunero errepikatzen den ohitura baita. Dena den, nutrizioaren eta desnutrizioaren arteko marra gero eta ikusezinagoa bihurtzen ari da egungo gizartean. Helburuak nahasita, burua galdu arte.

Osasuntsu jateak indartsu egiten omen zaitu. Baina, zer da osasuntsu jatea? Nola jan beharko genuke errendimendu ona izateko? Horrenbeste eragin lezake? Eta, lesioetatik sendatu gaitezke egoki elikatuz gero? Zalantza horiei guztiei atsegin handiz erantzun digu Aitor Ugalde Ansa (Andoain, 1991) kirol-nutrizionistak. Aipatu berri diren galderei erantzuteaz gain, mitoez, amenorrea hipotalamikoaz, elikaduran aintzat hartu behar diren ezinbesteko elementuez eta beste milaka konturen inguruan ibili gara hara eta hona. Zeren zain zaude? Entzun lehen denboraldiko azkena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!