Aldageletan

S01 E04 - Araudiak biologiara edo biologia araudiara?

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Karrera Lopetegi 2023ko martxoaren 28a

Egia ote emakume transexualek zisgeneroak baino abantaila gehiago dituztela kirolean? Zientifikoki bideragarria al da sexuak testosterona mailaren arabera bereiztea? Araudiak biologiara ala biologiak araudiara, zeinek du lehentasuna?

Atal honetan, ur handitan igerian ibiliko gara. Azken urte hauetan pil-pilean dagoen gatazka oinarri hartuta, zenbait zalantza argitu, eta aurreiritziak apurtzen saiatu gara. Izaro Antxia Pulido (Barakaldo, 1981) eta Aritz Urdanpilleta Otegui (Oiartzun, 1983) izan ditugu bidelagun. Batak sexu aldaketaren xehetasunak kontatzen dizkigu bere bizipenetatik abiatuta; besteak, berriz, ikuspegi zientifikoa ematen digu. Bata zein bestea, oso aberasgarria eta ezinbestekoak atal hau osatzeko

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!