S0E07 - Zein da ametsaren kostua?

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Karrera Lopetegi 2023ko maiatzaren 9a

Xabier Mikel Azparren Irurtzunekin (Donostia, 1999) elkartu gara. Hirugarren sasoia du txirrindularitza profesionaletan. Euskaltel Euskadi taldeak 2021ean amateurretatik mailaz igotzeko aukera eman zion, eta ilusioz hartu zuen donostiarrak. Dena den, nolakoa ote da horrelako jauzia egitea? Presioak, itxaropenak, porrotak, ospea… nola bideratu elementu horiek guztiak?

Kirolzale amorratu guztiek amesten dute zaletasunetik bizitzeko aukera izatearekin. Baina, egia esan, gutxi batzuk soilik lortzen dute. Afizionatu mailatik eliterako saltoa, ez da batere lan erraza. Saiakera eta sufrimendu handiaren sinbolo izan ohi da sarritan.

Aldaketa hori abiapuntutzat hartuta, Xabier Mikel Azparren Irurtzunekin (Donostia, 1999) elkartu gara. Hirugarren sasoia du txirrindularitza profesionaletan. Euskaltel Euskadi taldeak 2021ean amateurretatik mailaz igotzeko aukera eman zion, eta ilusioz hartu zuen donostiarrak. Dena den, nolakoa ote da horrelako jauzia egitea? Presioak, itxaropenak, porrotak, ospea… nola bideratu elementu horiek guztiak?

Zalantzak argitzeko eta beste hamaika kontuz hitz egiteko aukera paregabea izan da Azparrenekin elkartu eta solasalditxo honi fruitua ateratzeko. Zeren zain zaude? 7. atala, behintzat, zure zain dago!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!