Aldageletan

S01 E06 - Indarkeria kirolean

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Karrera Lopetegi 2023ko apirilaren 26a

Ainhoa Azurmendi Etxegarai (Hernani, 1978) Euskal Herrian gutxik adina ikertu du kirolean dagoen indarkeriaren inguruan, eta harekin hitz egitea jakinduriaren iturritik edatearen gisakoa da.

"Kirolean oraindik definitzeko dago zer den abusua eta zer ez”, “izugarria da zein neurritan normalizatu den indarkeria kirol arloan, eta nola behin eta berriz justifikatzen den entrenatzeko estilo autoritario eta agresiboa”, “Kirol esparruak badauzka berezko hainbat ezaugarri sexu abusuak gertatzea ahalbidetzen dutenak; eta –esatera ausartuko naiz–, gertatu daitezen errazten dutenak"... Horiexek dira gure gaurko gonbidatuaren hitzak.

Zenbait kontu eta datu jarri ditugu mahaigainean, sarri ezkutuan gorde nahi den hori argitara eramanez. Aldageletako egoera deserosoak salatu ditugu. Entzuteko prest?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!