Jokin Aranalderen etxea inguraturik dauka Frantziako poliziak

Ataria 2013ko urriaren 31

Jokin Aranalde iheslari gazteluarraren aurkako euroagindua onartu zuen atzo Paueko auzitegiak. Ondorioz, hamar eguneko epean atxilotu eta Espainiaratzeko agindua eman zuen Frantziako justiziak. Gaur goizean, hainbat iturrik jakinarazi dutenez, Jokin Aranalderen etxea Frantziako poliziaz inguraturik agertu da, Irisarrin (Nafarroa Behera).

 

Ibarran, Aranalderen bizilekuan, bilera informatiboa egin zuten atzo iluntzean. Eskualde guztitik gerturatu ziren herritarrak, eta plazan 80 lagun inguru bildu ziren. Bertan, Euskal Herriak konponbidea behar duela aldarrikatu zuten, eta herritarrei elkartasunetik konpromisora jauzi egitea eskatu zien. Ondorengo egunetan izango diren mobilizazioei adi egotea ere eskatu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!