Salesko karobia zaharberritzen ari dira Elduainen

Rebeka Calvo Gonzalez 2014ko maiatzaren 15a

Burdina taldeko kideak Elduainen ari dira lanean. Salesko karobia berreskuratzen ari dira, eta honekin bost dira jada herrian berreskuratu dituzten karobiak. Iñigo Etxebeste zinegotziak azaldu duenez, oso garrantzitsua da gure arbasoek utzitakoa ondorengo belaunaldiei ezagutaraztea, eta Burdina taldearen lana nabarmendu du.

 

Salesko karobiarekin bost dira jada, Elduainen berreskuratu dituzten karobiak. Garai batean baserri bakoitzak zuen karobi bat etxe ondoan, izan ere, etxeak egiteko oso garrantzitsua zen karea, baina baita garestia ere, eta horregatik bere egunerokoan horren garrantzitsua zen produktua lortzeko izaten zuen baserri bakoitzak berea.

Elduaingo karobia estilo frantsesekoa dela dio Burdina taldeko Manu Izagirrek. Berreskuratutako beste bi ere estilo berekoak dira, eta beste biak Euskal Herrian ohikoa zen estilokoa.

Izagirrek azaldu duenez, Salesko karobian orain, oinarri guztia ari dira konpontzen, izan ere karobia teilatupean zegoen, eta datorren urtean teilatua egin nahi dute, eta horretarako oinarria orain konpondu behar dute. Inguru guztia garbitzen ari dira, "oso gaizki" baitago, "guztia egonkortzen nolabait esateko".

Karobietan zonalde guztiko kareharriak eramaten zituzten, bertan egosi eta horrela lortzen zuten kare-ahutsa. Gaur egun ia karobi guztiak erorita edo oso gaizki daudela esan dute Burdina taldekoek eta beharrezkoa dela hauek berreskuratzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!