Herrira-ren kontrako sarekada

Jesus Mari Aldunberri, libre bermea ordaindu eta gero

Ataria 2013ko urriaren 5a

Jesus Mari Aldunberri, erdian, ondoan Manu Ugartemendia duela
Jesus Mari Aldunberri elduaindarra atzo atera zen Madrilgo Soto del Realgo espetxetik. Berarekin batera ere libre gelditu zen Manu Ugartemendia. Bi horiekin, berriz etxean dira Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen aginduz Herrira-ren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunak.

Herenegun arazoak izan zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako 20na mila euroko bermeak ordaintzeko, eta gau bat espetxean pasatu behar izan zuten. Atzo egin zituzten tramiteak, eta 20:30ak aldera atera ziren kartzelatik. Senitarteko eta lagunak kanpoan zituzten zain. Ostegunean espetxe hartatik bertatik atera ziren Nagoren Garcia eta Jon Garai ere. 18 lagunetatik lau horiei jarri zien bermea Velasco epaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!