Ataria
2014 mai 26
Tolosaldea
Tolosaldean bozkatzeko eskubidea duten 35.941 herritarretatik 6.765k EH Bilduren botoa eman dute, hau da, %18,87. 2009ko bozketan Iniziatiba Internazionalista-HE eta EA-Aralar alderdiek 6.464 boto izan zituzten. EAJ izan da eskualdeko bigarren alderdirik bozkatuena; 4.215 boto jaso ditu, 2009an baino 470 gehiago. Tolosaldean abstentzioa %58,44koa izan da, eta 2009ko Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan % 64,3koa izan zen.