Europako Hauteskundeak

EH Bilduren eskualdeko ekitaldiak

Ataria 2014ko maiatzaren 12a

Hasi da Europako Hauteskundeetako kanpaina eta EH Bilduk hainbat ekitaldi antolatu ditu Tolosaldean. Hemen orain arte bildutakoak.

 
 

Ekitaldiak

  • Amasa-Villabona:
    • Maiatzaren 15an, osteguna, 12:00etan plazan, Baserritarren Topaketak. Bertan izango da Maite Aristegi.
    • Maiatzaren 16a, ostirala, 19:00etan Errebote plazan, ekitaldi politikoa: Aiztondoko hautetsien agerraldia, bertako produktuen dastaketa, eta  Galder Azkue alkatearen eta  Xabier Mikel Errekondo Amaiurko Espainiako Kongresuko diputatuaren hitzaldiak.

  • Orexa-Lizartza: Erabakitze eskubideari buruzko solasaldia Inaxio Agirrerekin, maiatzaren 16an, 19:30ean, udaletxeko ganbaran.
  • Berastegi: Maiatzaren 15a, osteguna, erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldia, 19:00etan udal aretoan.
  • Tolosa: Mintin-kanta-afaria maiatzaren 17an, larunbata, 20:00etan Zerkausian. Ibai Iriarte, Onintza Lasa eta Marian Beitialarrangoitia izango dira hizlariak. Afarirako txartelak 15 euro balio dute lanean daudenentzat edo ordaindu ahal dutenentzat, eta 5 euro besteentzat. Biltokian erosi daitezke.

  • Ibarra: Maite Ubiriak 'Eskuin muturraren igoea Europan eta Euskal Herrian' hitzaldia eskainiko du, maiatzaren 20an, 19:30ean, kultur etxean.
  • Asteasu: Xabier Mikel Errekondo maiatzaren 21ean, 19:00etan, udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!